BASERRITIK MAHAIRA.

HASIERA FASEA. Aurre-jakintzak partekatzen.

Lehenengo gai honetan elikagaiak ekoizteak ekar ditzakeen ingurumen inpaktuak ezagutuko ditugu jarduera desberdinen bitartez.

Baina jarraitu baino lehen…

Zer da antzerki bat?

Antzerkirik ikusi al duzue noizbait? Nolakoa zen?

Zuek antzerkirik egin al duzue noizbait? Nola prestatzen zarete antzezteko? Eta mozorroak zuek egiten dituzue?

Unitate honetan…

Antzelana sortzeko taldeak egingo dituzue!

Eta gai banaketa ere!

Izan ere, hori egin aurretik… lana egin beharra daukagu!

ingurumen inpaktua

Jakingo duzuen moduan, material hauen bitartez elikagaiei buruz ikasi ahalko dugu.

Zer dakizue elikagaiei buruz?

Non ekoizten dira elikagaiak? Nola?

Naturako zein baliabide behar dira horretarako?

Galdera hauek erantzuteko lan-koadernoan aurkituko duzuen 2. jarduera egingo duzue.