1. Lorem ipsum dolor sit
  2. Praesent convallis nibh
  3. Nullam ac sapien sit
  4. Phasellus auctor augue
  1. Lorem ipsum dolor sit
  2. Praesent convallis nibh
  3. Nullam ac sapien sit
  4. Phasellus auctor augue

BASERRITIK MAHAIRA.

GARAPEN FASEA. Elikagaien bizitzaren lehenengo pausuak ezagutzen

Hurrengo jardueretan oinarrizko ezagutzak ikasiko ditugu.

EKOIZPEN INPAKTUAK

Jadanik badakigu zein den helburu orokorra: antzerki bat sortzea. Baina horrekin hasi aurretik informazioa eskuratzea ezinbestekoa izango da.

Aurretik, elikagaien ekoizpenari buruzko galdera motzak erantzun ditugu, baina orain, informazioa eskuratu ahal izango dugu. Era honetan, errealitatean ekoizpenaren atzean ematen diren egoera eta eragin desberdinak ezagutuko ditugu.

Orain, 3-4ko taldeetan hurrengo galderei erantzuna bilatzen saiatuko gara interneten informazio bilatzearen bitartez. Baina kontuz! GOGORATU: Webgune fidagarri eta seguruetan egin behar duzue bilaketa.

TXERTATU HEMEN H5Pa

Orain, hurrengo linkak erabilita, lan-koadernoan aurkituko dituzuen galderak erantzuten saiatuko zarete.

https://info.ikasgune.com/eu/home/ 

https://zientzia.eus/bilaketa/

LAN KOADERNORA LINKA

Ondoren, denon artean zuzenketa egingo dugu!

ANIMALIA HAUSNARKARIAK

Abeltzaintza eta nekazaritzako praktiketatik isurtzen diren hainbat gas ikusi ditugu. Baina, bazenekien animaliek ere naturalki gasak isurtzen dituztela?

Hala ere, animalia mota desberdinak daude, eta oraingo honetan, animalia hasunarkariei buruz ikasiko dugu.

Ezagutzen dituzue?

ANIMALIA HAUSNARKARIA ILUSTRAZIOA

Ulertu duzue?

Animatu zaiteze ba lan-koadernoan dituzuen ariketak egiera!

LAN-KOADERNOA LINKA

Amaitu aurretik… bideo bat ikusiko dugu:

Hausnarkarien rola klima-aldaketaren arintzean

Zer lotura dago hausnarkarien eta gasen isurketaren artean?

Apunta itzazue erantzunak zuen lan-koadernoetan.

Ezetz asmatzen… Zein da, bai landareak hazteko, bai animaliak bizirauteko, bai eta guk geuk egunero behar dugun elementua?

URAREN ERABILERA

Hainbat ikerketek diotenez gehien kutsatzen duten elikagaiak karbono dioxido gehien isurtzen dutenak dira, baita ekoizteko ur gehien behar dutenak ere. Kasu honetan uraren erabileran zentratuko gara. 

Animatzen zarete nahi dituzuen 7 elikagaiek behar duten ur kopurua zenbatekoa den ikertzera?

Ireki lan-koadernoak!

Zer ondorio ateratzen dituzue ariketa egin ostean?

BIODIBERTSITATEA

Biodibertsitate hitza entzureakoan zer etortzen zaizue burura?

Biodibertsitate edo bionazistasuna gure planetako izaki bizidun guztien multzoak osatzen du: landareak, animaliak, onddoak eta mikroorganismoak. Biodibertsitateak berezko garrantzia dauka, eta funtsezkoa da ekosistema osasuntsu eta produktibo mantentzeko. Elikaduraren gaiarekin lotuta ezinbestekoa da biodibertsitatea mantentzea elikagaien sorrerarako. Hala ere, bioaniztasuna arriskuan jartzen duten hainbat faktore daude, horietako asko elikagaien ekoizpenean gizakiok eragindakoak.

Zeintzuk uste duzue direla faktore horiek? Ireki lan-koadernoak eta bete ezazue jarduera!

Ikusitako zerbait kezkatzen dizue?

LURZORUAREN HIGADURA

Lurraren erabilera txarra, gehiegizko abeltzaintza jarduera, gehiegizko nekazaritza, lurraren morfologia edo baldintza klimatikoak lurzoruaren higadura eragin dezake. Baina zer ondorio ditu honek?

Lurzoruaren higadura handitzeak lurraren produkzio ahalmena murriztea eragiten du. Horrek bertan bizi diren animali eta mikroorganismoentzako habitat naturalak suntsitzea eragin dezake, ekosistemen orekan eraginez.

Kapazak izango zinatekete lurzoruaren higadura bat identifikatzea? 

Ireki lan-koadernoa eta bete ezazue 7. jarduera!

EKOIZPEN SISTEMAK

Baina… baserritarrek ezinbestekoa dute ekoizpen modu desberdinak ezagutu eta erabiltzea beraien helburua modu eraginkorrenaz egin dezaten, ezta? Eta zeintzuk dira ekoizpen mota desberdin horiek? Baten bat ezagutzen duzue?

Orain, internetez baliatuko zarete ekoizpen mota bakoitzaren informazioa eskuratzeko. Ea ikasi duzuen iturri fidagarriak erabiltzen! Ireki lan-koadernoa!

IRAUNKORTASUNA

Ikusitako ekoizpen motetatik, zeintzuk dira iraunkorragoak? Ulertzen duzue “iraunkor” hitza? Zergatik da garrantzitsua?

Nola bultzatu daitezke praktika iraunkorrak? Lan-koadernoan 5 gomendio emateko aukera izango duzue! Lagundu ezazue jendartea inguru iraunkorrago batera gerturatzen!

Amaierarekin hasi baino lehen, laburpentxo bat egingo dugu hurrengo jarduerarekin. 

GLOSARIOA

Unitatean zehar zer kontzeptu edo hitz berri ikasi dituzue?

Aurreratu arbelara txandaka kontzeptu guztiak eduki arte!

Goazen definizioak sortzera!

Taldeka jarri arbelan ipinitako kontzeptuek definizioak bilatzeko!

Talde bakoitzak kontzeptu desberdinak landuko dituzue ondoren hamankomueak jarri ahal izateko!