EGITASMOAREN NONDIK NORAKOAK

METODOLOGIA

Unitate didaktikoaren metodologia hezkuntza kooperatiboan oinarritzen da. Ikaskuntza kooperatiboa talde txikitan harremanak ardatz hartzen dituen hezkuntza-metodologia bat da, non ikasleek elkar errespetatzen, laguntzen eta lan egiten ikasten duten, honen bidez, elkarrekin ikaskuntza-prozesuan ezarritako helburuak arrakastaz gainditu ahal izateko

Ikaskuntza kooperatiboan ikasleen artean dagoen interakzioa nabarmentzen da. Harreman estua sortzea ahalbidetzen du helburu eta xede komunak izatean. Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea talde-lanean ez bezala, ikaskuntza kooperatiboan bakoitzak bere lankideen ardura ere baduela, ez bakarrik bere buruarena. 

Ikaskuntza kooperatiboa metodologia aktiboa da, gizarte elkarrekintzan oinarritzen dena. Hain zuzen, ikaskuntza kooperatiboan talde txikiak egiten dira, eta talde lanean aritzen dira norbere errendimendua nahiz besteena hobetzeko. Ildo horretatik, ikaskuntzarako onuragarriak diren ikaskuntza kooperatiboaren hainbat ekarpen aipatzen dira:  

  1. Esperientzia lehiakor eta indibidualistekin konparatuta, harremanak askoz positiboagoak izatea eta sinpatia, arreta, kortesia eta elkarrekiko begirunea azaleratzea bultzatzen da. Jarrera positiboak garatzea, irakasleen taldera eta eskola-instituzio osora zabaltzen dira. 
  2. Metodo lehiakor eta indibidualistekin alderatuta, askoz nabarmenagoak dira ikasleen errendimendu- eta produktibitatea.  
  3. Kooperatiba-estrategiek ikasle-mota guztien etengabeko ikaskuntza bultzatzen dute. Ikasteko zailtasun gehien dituztenak ez ezik (hezkuntza-premia bereziak dituztenak barne), ikasteko gaitasun handiena dutenek ere parte hartzen dute.  
  4. Metodo kooperatiboei esker, irakasleek aukera dute ikasleekin arreta pertsonalizatua izateko eta ikasgelan profesional berriak sartzeko (laguntza-irakasle espezializatuak, hezkuntza berezikoak, psikopedagogoak… izan daitezke).  
  5. Lankideekin lankidetzan aritzeko metodoak eta lankidetza horren balorazioak osasun psikologiko handiagoa eta autoestimu handiagoa izatea eragiten dute.  
  6. Norbere buruarekiko konfiantza areagotzen du, ikasleek elkarrekin lan egiten dutenean eta elkarri ideiak eta iritziak aldatuz jarduten dutenean, produktibitate handiagoa lortzen dute, eta horrenbestez, arreta eta motibazioa handitu egiten dira. 
  7. Ikasleen arteko laguntasunari esker eta talde bat izatearen kontzientzia garatzeari esker, autoestimu hobea lortzen laguntzen da.

Unitate honetako lankidetza hezkuntzari esker, ikasleek elkarrekin ikasi ahal izango dute, ideia-aniztasuna baloratu eta elkarlanean jardun, ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako erronkak ulertu eta horiei ekiteko. 

Unitate honetako lankidetza-hezkuntzari esker, ikasleek elkarrekin ikasi ahal izango dute, ideia-aniztasuna baloratu eta elkarlanean jardun, ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako erronkak ulertu eta horiei ekiteko. 

Honako fase desberdin hauek osatuko lukete, beraz, sekuentzia didaktiko bakoitzaren oinarrizko egitura: 

0. FASEA: AURKEZPENA 

Sekuentzia didaktikoaren abiapuntuan, ikasleei aurkeztu egiten zaie zer egitera eta zertan ikastera goazen hurrengo saioetan. Helburua finkoa izanagatik ere, fase honetan malgutasunez jokatzen da, eta aukera izaten da ikasleekin batera azken xede hori ikasgelako interesen arabera egokitzeko. 

1. FASEA: TESTUINGURATZEA 

Atal honetan ikasleek dituzten aurrezagutzak aktibatuko dituzte eta duten informazioa elkarrekin partekatuko dute egitura kooperatiboak erabiliz. (1-2-4, Arkatzak erdira edo orri birakaria). Gai bakoitza lantzen hasi aurretik, irakasleak oinarrizko azalpena emango du eta galdera sorta bat planteatuko die ikasleei bi aspektu nagusi hauen inguruan eta ikasleek erantzun egin beharko dituzte:  

  • Zer dakite ikasleek landu nahi den curriculumaren atalari edo gaiari buruz?  

Modu honetan, dakitenaren kontzientzia hartu eta ikasteko beharrak identifikatu ahal izango dituzte. Horretarako jarduera zehatzak landuko dira: bideoak ikusi, eztabaidak, jolasak… Ikasle bakoitzak gai bakoitza lantzen hasi aurretik, taldeka, dakiena edo irizten diona aipatuko du. Informazio hori guztia ondoren gelakide guztien artean erkatu eta partekatuko dutelarik ordu erdiz. 

  • Informazioa denean, banaka edo taldeka igo ahal izango da.  
  • Iritziak direnean bildu egingo dira, ariketa amaitu ondoren kontrastatzeko. 

 

2. FASEA: GARAPEN ETA EKOIZPEN FASEA 

Behin gaia planteatu eta gero eta lanketa kooperatiboaren bidez, ikasleek gaiari dagozkion galderak erantzun ahal izateko informazioa bilduko dute. Informazio horren zati garrantzitsuetako bat sortuko dugun materialetan aurkituko dute. Ikasleek sarean lortutako informazioari, galdeketen bidez lortutakoa (lagunei, familiarrei, herritarrei…) erants diezaiokete sekuentziak planteatutako jardueren arabera, eta eztabaida bidez ondorioetara iritsiko dira. Informazioa bildu eta gero, ikasleek erkatu egingo dute elkarren artean; datu objektiboak direnean, bat datozen ikusteko, eta subjektiboak direnean iritzi desberdinak azaltzeko. Ikasleek banaka edo taldeka, informazioa eta iritziak besteei agertzeko informazioa eta ideiak egituratzen, sintetizatzen eta ordenatzen ikasi beharko dute. Eztabaidarako eta iritzi trukaketarako metodologia ere jorratuko da, naturaren eta biologiaren inguruko hausnarketa landuz, dauden egoerak, jarrerak, usteak eta praktikak ezbaian jarriz eta helburutzat hartuz elikagaiekiko eta hauen xahuketarekiko jarrera hausnartzaileak sustatzea eta praktikan ere eragitea. 

Orain arte bildutako informazio guztian oinarrituta, azken helburuari erantzuteko ekintzak egingo dira: bildutako informazioa antolatu, testu mota jakin batean kokatu, hizkuntza mota askotarikoak erabili (digitala, grafikoa, idatzia edo ahozkoa). Modu kooperatiboan egingo dute lan. Materiala ekoizten ari diren bitartean, autozuzenketa eta taldekoa ere landuko dituzte. 

 

3. FASEA: EBALUAKETA  

Ikasle bakoitzaren konplexutasuna edo-eta gelako aniztasuna kontuan hartu nahi ditugunez, lehenetsiko da ebaluazio formatiboa izatea. Sekuentzia didaktikoarekin abiatzeko garaian, testuinguratze fasean ikasleek zituzten ezagutza eta konpetentziak alderatuko dira azken ekoizpen fasean lortu denarekin. Ikasle edo-eta ikasle-talde bakoitzak bidean egindako aurrerapena baloratuko da, eta ez azken emaitza bere horretan bakarrik. 

 

HELBURU OROKORRAK

Helburu orokorren artean, honako hauek nabarmendu daitezke:  

  • Europa osoan hartzaile diren taldeen (bereziki, talde ahulen) elikadura-portaeran eragiten duten faktoreak hobeto ezagutzea eta ulertzea, oztopoak eta mugak barne 
  • Ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarri eta arduratsuko eta ingurune hurbila errespetatu eta zaintzeko jarrerak garatzea, bide-hezkuntzaren bidez besteekiko zaintza eta errespetua barne, kudeaketan arduraz parte hartzeko. 

HELBURU ESPEZIFIKOAK

Helburu horietaz gain, gainera, ondorengo helburu espezifikoak ditu lan honek ere:  

  • Kontsumo arduratsu eta iraunkorreko irizpideak sustatzea.  
  • Agenda 2030 eta GJH ezagutaraztea, eta eguneroko keinuen bidez pertsona bakoitzaren inplikazioa sustatzea. 
  • Elikagaien ekoizpenak landan duen eragina deskribatzea, nekazaritza- eta abeltzaintza-sistema motak bereiztea. 
  • Deskribatzea elikagai batek egiten duen bidaia, nekazari batek biltzen duenetik gure mahaira iritsi arte.  
  • Elikagaiak nondik datozen, elikagai bat km nola identifikatu ulertzea. 
  • Elikagaiak eta denboraldia, urtaroak bereiztea. 
  • Elikagai ekologiko bat eta konbentzional bat bereiztea. 
  • Dieta jasangarria eta osasungarria lortzeko ohiturak identifikatzea. Identifikatu zer ohitura ez diren, eta egungo dieta nola hobetu dezakegun.  
  • Xahuketari buruzko kontzientzia garatzea.    
  • Elikagaiak alferrik galtzearen arazoa eta horrek gizartean, ekonomian eta ingurumenean duen eragina agerian uztea. 
  • Labur-labur, jakiak alferrik galtzearen garrantzia eta nola sahiestu dezakegun jakitea.