ELIKADURAZ

Pantailen bitartez, oraindik gutxienez, ezin dugu jan. Baina janariari buruz ikasteko aukera badaukagu ez? Zenbat aldiz bilatu dituzue errezetak gurasoekin edo aiton-amonekin egiteko? Ba al dago sukaldatzen ikasi nahi duzuen platerarik?

Unitate honekin, hori eta askoz gehiago ikasiko dugu. Alegia, elikagaiak jasaten duten ibilbide guztia zein den ikasiko dugu. Eta ikasitakoa frogatzeko… Antzerki bat sortuko duzue!

Ezagutzen duzue antzerkigilerik? edo sormen lanetan jarduten duen pertsonarik?

Baina hasi aurretik… eta gaiaren muinera joanda… Elikagai bat jangarria den arte… zenbat prozedura dituela uste duzue? Elikagai guztiak berdinak dira?

Gurean, galdera horiei erantzun ahal izateko 6 gai desberdin landuko ditugu, bakoitzak elikagaien ezaugarri desberdin bat landuz. 1) ingurumen inpaktua 2) Hurbileko elikagaiak eta elikagaien bidaia 3) Sasoiko elikagaiak 4) Elikagai ekologikoak 5) Gure dietak 6) Elikagaiak alferrik galtzea

barazkiak
Logoak Elikaduraz